"Regresa, maite zaitut" film mexikarean Blanca Soto aktorea, hipnosi saio baten ostean, XV. mendeko Nafarroako printzesa bat dela pentsatuz esnatu da. Euskaraz hitz egiten du, eta bere bikotekide Erne...
"Regresa, maite zaitut" film mexikarean Blanca Soto aktorea, hipnosi saio baten ostean, XV. mendeko Nafarroako printzesa bat dela pentsatuz esnatu da. Euskaraz hitz egiten du, eta bere bikotekide Ernesto (Jaime Camil) bere amodioa berreskuratzen saiatuko da. Komedia erromantiko itxura du. Alejandro González-Padillak zuzendu du eta Javier Tolosa aktore irundarrak ere parte hartu du. Info gehiago: www.argia.com/boligrafo-gorria/2010/02/%E2%80%9Cregresa%E2%80%9D-nafarroako-erregina-euskaraz-berbetan-komedia-mexikar-batean/