Ingalaterrako Totnes hirian jaioa eta poliki poliki beste hainbat lurraldetara hedatua, Trantsizio Mugimenduari petrolioaren gailurra eta aldaketa klimatikoak ematen die izateko arrazoia. Petrolioaren...
Ingalaterrako Totnes hirian jaioa eta poliki poliki beste hainbat lurraldetara hedatua, Trantsizio Mugimenduari petrolioaren gailurra eta aldaketa klimatikoak ematen die izateko arrazoia. Petrolioaren erabileraren menpekotasuna murrizteko eta karbono isurketak gutxitzeko gizarte aldaketak bultzatzen ditu, herri edo komunitatea oinarri harturik. Banakoen eta nazio-estatuen influentzia eremuaz haratago, komunitatearen eragiletza gaitasuna azpimarratzen da mugimendu honetan.